MAILek abangoardiako bitarteko teknikoak eskaintzen dizkizu, baina baita lider baten esperientzia eta garantia ere
Kalitatearen gestioari eta etengabeko hobekuntzari esker, zerbitzu bikaina eskaintzen diegu sektore ezberdinetako bezero garrantzitsuenei.
Bizitza luzea zure erremintentzat
Erabateko kalitatea
Gure Kalitatearen Gestio Sistemak eta industria Gestioaren teknika modernoen garapen eta aplikazioak, Etengabeko Hobekuntza prozesuaren barruan, gure bezeroen eskakizunak hobetzen dituzten Kalitatezko produktuak bermatzen dituzte. Horri esker hainbat sektoretako enpresarik garrantzitsuenek jo dute guregana.
Estaldurak
Erreminten mozketa eta bizi baldintzak hobetzeko, INDUSTRIAS MAILek altzairu azkarreko eta metal gogorreko erremintak hainbat estaldurarekin estali ditzake, besteak beste:
- Titanio Nitruroa TIN
- Titanio Karbonitruroa CTIN
- Titanio-Aluminio Nitruroa TIAIN (geruza bakarrekoa eta geruza askotakoa)
- Diamantea
- Alkrona
- Eta beste batzuk
Materialen kalitatea
- Metal gogor integrala mikropikorra: Guzti horiek, estaldurarekin edo gabe.
- HSS-PM. Sinterizatua: Berme osoko tratamendu termiko arduratsuarekin
- Metal gogor soldatua
Sektoreak
- Aeronautika
- Sarrailagintza
- Dekoletajea
- Automozioa
- Estanpazioa
- Eskuzko erremintak
- Makina-Erreminta
- Errodamenduak
- Armamentua
- Balbularitza, etb.